Erabili arropa marka daraman Alazne Juanizek emanen du ikastaro hau Bidausi mankomunitateak gonbidatuta. Arropa kontsumoa gutxitu eta arropa zaharrei bigarren erabilera sustatu nahiean antolatu dute ikastaroa zeinetan ez den aurretiaz josten jakin beharrik, bertan oinarrizko joskintza nozio zenbait emanen baitira. 4 orduz harituko dira bai h-arekin harien artean sorkuntza berriak eratuko baitituzte arropa zaharrak oinarri hartuta. Tailerra dela eta Alazne Juanizekin izan gara gaurkoan ikastaroaren inguruan solasean.
Alazne Juaniz Irati Irratian