Hezkuntza departamenduaren jarrera itxiaren aurrean ikasturteko hirugarren greba eguna antolatu dute hezkuntza publikoko sindikatuak

Urtarrilaren 30erako luzatu dute greba deialdia LAB, Steilas, ELA eta CCOO sindikatuak hezkuntza publikoaren defentsan aritzeko. Ikasturte honetako hirugarren greba eguna izanen dute hezkuntza publikoko irakasleek, beren eskubideak eta oro har hezkuntza publikoaren duintasuna aldarrikatu eginen dute greba egun berri honetan. Aurreko deialdietatik hona izan dira mahai sektorialean negoziazioak baina Nafar Gobernuko Hezkuntza Sailak jarrera itxiarekin topatu dute, ez hori bakarrik sindikatuei xantaia egiten ibili da akordio bat erdietsi zezaten. Hau ikusita behartuak ikusi dira zenbait sindikatuk akordio hori sinatzera, hala ere deitzaileek ez dute akordiorik sinatu eta grebara deitu dituzte hezkuntza publikoko irakasleak. Honen inguruan LAB sindikatuko Josu Arraizekin solastu gara gaurkoan.

 

 

 

Josu Arraiz Irati Irratian

Iruzkindu