Zangotza inguruetan kokaturik dagoen proiektu estraktibista dugu Muga Meategia. Gaur egun proiektua geldirik darrai, urrian eman baitzen proiektuaren gauzatzearen kontrako lehen epaia Ecologistas en Accionek, Sustrai Erakuntzak eta Bal d´Onsella eta Erreniegako Potasa meategien kontrako plataformak aurkeztutako helegiteen ondorioz. Proiektua modu traketsean hasi zuen bere ibilbidea kontrol eskasarekin eta interes pribatuak gainetik ipiniz. Lehen epai honi beste bi etor dakizkioke Aragoitik eta Madrildik eta honezkero Geoalcali enpresak hasi du bere presio kanpaina egiten. Honi gehitu behar zaio Maria Txibite lehendakariak Muga meategia babesteko egindako adierazpenak eta kanpaina guzti hau salatu dute helegiteak aurkeztu zituzten erakundeek kaleratutako ohar baten bidez. Honen inguruan solasteko Sustrai Erakuntzako Pablo Lorente izan dugu gaur gurean.
Prentsara bidalitako oharra: Mina Muga presioen aurka
Pablo Lorente Irati Irratian