Mabel Cañada (Pirinioko Mahaiaren lehendakaria): “Pirinioarekin hartutako konpromisoa gogoratu dezaten egin genion deia Nafar Parlamentuari”

Ostiralean helarazi zuten prentsa oharra Pirinioko mahaiak. Nafar Parlamentuari eskakizun berezia egiten zioten, Pirinioaren eta oro har despopulazio arriskuan dauden eremuekiko neurri bereziak mantendu ditzan. Hau aitzakitzat hartuta, Pirinioko Mahaiko lehendakaria den Mabel Cañadarekin izan gara honen inguruan solasean.   Mabel Cañada Irati Irratian:  

Osasuna, frankismoa, errepresioa eta bizipenak barnebiltzen dituen liburua aurkeztuko dute Agoitzen.

Liburu berezia da Mikel Huartek idatzitakoa eta Txalaparta argitaletxeak argitaratutakoa. Osasuna ardatz bere historian murgiltzen gaitu bertan historian zehar suertatutako zenbait bizipen azalduz. Osasuna, errepresioa, politika eta bizipenak biltzen dituen lana aurkeztuko du larunbatean Mikel Huartek eta berarekin solasteko aukera ez dugu galdu.     Mikel Huarte Irati irratian

Egun On, Auñamendi! Karrape irratia eta azken gertakariak

Gaur Sare Herritarrako Mikel Mundiñanorekin izan gara azken gertakarien inguruko iritzia eman zezan. Gertakari hauen barnean azken atxiloketak, tontorren erronka eta urriaren 24 mobilizazioa liratezke. Ondoren, Karrape irratira egin dugu bisita Unai Zabaletaren ahotsatik leitzaldeko kronika jasotzeko. Izenburua: Urriaren 7ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko