Iruñean izandako Euskal Pilotaren Nazioarteko Federazioaren biltzarrak bide eman zion Euskal federazioak datozen mundialetan bere selekzio propioarekin lehiatzeko aukerari. Honek zenbait alorretan, batez ere Nafarroako alderdi batzuetan hautsak harrotu zituen eta segituan atera ziren erabaki hori gaitzestera. Honen aurrean eta iraganeko arazoak ikusita hainbat taldek bat egin zuten Nazioarteko Federazioaren erabakiak babestuz. Apurka-apurka hauen iniziatibak babes gehio izaten hasi zen eta 20 klubek eta taldek bat egin dute babes horretan. Gaur gaia hartzea erabaki dugu eta gurekin izan dugu iniziatibaren sustatzaileetako bat den Txetxi Ruiz Vilas izan dugu gurean.
Txetxi Ruiz Irati Irratian