Auñamendi kirol eskaintza martxan

Gure osasuna eta gorputza mugiarazten ibili ohi da gure hurrengo gonbidatua. Aritz Carballo Ernaga dugu Auñamendi eskualdeko Kirol kudeatzailea zeina Auñamendin dauden ikastaro eta kirol eskaintzak kudeatzen dituen. Iaz 21 aktibitate izan ziren eta osotara 250 lagun ibili ziren kirola edota sorkuntzak egiten. Aurten eskaintza igo egin da 27 aktibitate baitaude martxan eta horietan 290 […]

Bidaide Mendi gidak aste eta asteburu honetarako zenbait ekimen antolatu ditu

Bidaide Maider Otegi Iriarte auriztarrak abiatutako proiektua dugu mendia eta natura irisgarri egitea du helburu eta baita honen inguruko zaletasuna piztea ere. Jada zenbait ekimen antolatu ditu Maiderrek, aurrekoan Kablearen egunean Gaintzan antolatutakoa alegia. Asteburu honetan oreinen orroaldia eta hegaztien migrazioa aitzaki hartuta Auritz inguruan zenbait ekinaldi antolatu ditu. Ez hori bakarrik, aste santuan Senderos […]

Asteburu honetan izanen dugu Kintoa All Mountain Race by Sisnet ekimena

Martxoa inguruan aurkeztu zuten egitasmoa jada ate joka dugu. Asteburu honetan Eugi eta Aurizberri, Aurizberri eta Eugi batuko dituzte mendi bizikletaz Kintoa All Mountain Race by Sisnet froga delakoarekin. Txirrindulariak ez ezik, jendea ere erakarri nahi duen ekimena da, ingurua eta inguruan ekoizten den hori balorean jartzeko eta horretarako egiatarau oparoa prestatu dute Irati Orreagako […]

Larunbatean Traitloiak hartuko du Nagore seigarrenez

Seigarren ediziora heldu da Antsoaingo Triatloi taldeak eta Donibaneko Kirol Elkargoak antolatzen duten Nagoreko triatloia. 3 modalitate desberdin batzen dira frogan, Supersprint, Olinpikoa eta Emakume eta herritarra. Iazkoa goiak jo zuen guztira ia 300 partaide izan baitziren, giro bikainean gainera. Zita heltzear dela Ainhoa Pinto Lopezekin egoteko baliatu dugu eta berak azaldu digu aurtengoan 244 […]

Asteburuan Mezkiritzen Bost Kirola protagonista

1982an hasi zen Bost Kirol ekimena martxan. Pilotari bakoitzak erreminta desberdinetan euren doaiak erakustea zuen helburua eta hoberenak lortzen zuen Joxe Ulibarrenak ondutako garaikurra. Historia asko duen kirol ekimena da eta tarte batez ospatu ez bazen ere duela bi urte Nafarroako Pilota Federazioak, Mezkiritzeko kontzejuak, Herriko Txoko elkarteak eta Leku Ona taldeak ekimena berreskuratzeari ekin […]

37 ausartek hartu zuten parte Matamachos frogaren 9. edizioan

Gardeko xeien testuinguruan izandako bazkari batean sortutako txirrindula froga dugu Matamachos Kronoeskalada. Gardeko xeien ostean antolatutako kirol zita honek bildu izan ohi ditu zenbait lagun hankak astinduz Matamachos deritzon portua ahalik eta denbora laburrenean igotzeko. 9. edizioa izan da aurtengoa zeinetan 37 lagun hartu duten parte, horietako 3 emakume zirelarik. Familian ekoitzi eta familian gozatzen […]

Ostiralean ospatuko dira Garraldako Frontenis txapelketaren finalak

Bigarren urtea da Garraldako Frontenis txapelketa ospatzen dela eta aurten arrakasta areagotu egin du, 102 lagun hartu baitute parte maila desberdinetan. Lehen mailan 15 bikote aritu dira zilarrezkoetan aldiz 36. Garraldako trinketean hilabeteetan ibili dira partiduak jolasten eta jadanik Garraldako Xeien barnean ospatuko dira txapelketako finalak. Bertan sorpresak izanen direla gaineratu dute antolatzaileek gaur gurekin […]

Euskal pilota eta Josta-Leku frontoiaren mendeurrena ardatz izanen dira Nabarraldek Auritzen antolatuko ekimenetan

Nabarralde fundazioak Auritzen urtero antolatzen dituen kultur asteak eta jardunaldiak euskal pilota izanen dute ardatz. Zergatia agerikoa da, aurten Auritzeko Josta-Leku frontoiak 100 urte betetzen baititu. Pilotan jolasteko erabili bada ere, Euskal Herrian frontoiak elkargune eta babesgune izan dira, gure agorak bailiran bezala. Honi erantzunez, Nabarraldek aste kulturala eta jardunaldiak antolatu ditu Auritzeko udalarekin elkarlanean. Pilota […]

Larunbatean ospatuko da Astobizkar BTT frogaren bigarren edizioa

Iazko arrakasta ikusita larunbata honetan ospatuko da Astobizkar BTT frogaren bigarren edizioa. Luzaiden sortua eta bertan errotutako froga ez lehiakorra dugu hauxe. Lehen edizioan bi ibilbide ziren, honetan hirugarren bat gehitu diote. Bertaratzen diren horiek Luzaideko inguruetatik egindako ibilbide ederretaz gozatzeko aukera izanen dute AstoLabur, Astoluze eta Astokeri ibilbideei esker. Aurten gainera denek elkarrekin bazkaltzeko […]

Aktibitate egitarau oparoa udan kultura landu eta kirola egiteko Auñamendi zonaldean

Iaz ere Garaitzeko Asik koordinaturik eta beste elkarteen laguntzaz kirol zenbait aktibitate eraman ziren aurrera. Aurten ere hala izanen da zenbait kultur ekintza gehitu zaizkiolarik. Ekintza guztien berri izateko bertako koordinatzailea den Aritz Carballo Ernaga izan dugu gurean, berak eman baitigu hauen berri.Aritzek azaldu digunez, talde batzuk atera ez diren arren iaz baino jende gehiagok  […]