Faranduleando antzerki taldeak “¿Te ha pasado?” antzezlana eskainiko du bi paseetan larunbatean

Ezkarozeko Ibarreko etxean izanen dira paseak, larunbata honetan arratsaldeko 18:00etan eta gaueko 22:00etan. Otsailean eskaini zituzten zenbait pase ere, bertan “¿Te ha pasado?” antzezlana plazaratuz eta jendearen harrera beroak ekinaldia errepikatzera eraman ditu. Faranduleando Zaraitzuko antzerki taldeko errautsetatik eta bertan izandako antzerki ikastaro batetik sortutako antzerki taldea da, zeinetan 10 lagun eta soinu teknikari bat hartzen duten parte. Antzeztutako obra Vicente Cañonen “Historias cortas en espacios cerrados” obra du oinarri eta bertatik zenbait pasarte antzezten dituzte. Gogotsu datoz antzezpena egitera Faranduleando antzerki taldekoek, hala adierazi digu gaur gurean izandako Cristina Esarte bertako partaide denak.

 

 

Cristina Esarte Irati Irratian

Iruzkindu