Ezka ibaiko urak bezala gogotsu dator aurtengo Almadiaren Eguna Burgira. Ondare Kulturala bezala izendatutako jai honek zentralidadea hartzen du Nafar Pirinioetan. Urtero ere zita aprobetxatu egiten dute pertsona eta erakunde edo elkarte bat omentzeko, aurtengo omenduak Jean Marie Ekai musikaria eta Izabako Kurruskla elkartea izanen direlarik, hauek izanen dira aurtengo urrezko almadiak. Goiz goizetik hasiko dira ekimenak Burgiko herrian eta antolakuntzatik eskatu dutena da Nabaskoizeko-Las Coronas bidetik hurbiltzea trafikoa arintzeko eta ahal eta nahi bezainbeste jendek disfrutatu dezan jaiaz. Hau aprobetxatuz antolaketa lanetan dabilen Koldo Zilbeti izan dugu gaur gurean programazioa eta aurkezten.
Informazio gehiago : Almadiaren eguneko webgunea
Koldo Zilbeti Irati Irratian

