Maiatzaren leheneko zubiaren eguraldia eta Almadia eta Musikaren egunaren iragarpenak David de Andresen eskutik

Maiatzaren 1eko zubiaren atarian izan dugu David de Andres gure meteorologoa jai egun hauetarako bere iragarpena eman zezan. Atentzioa jarri dugu Auzperri eta Burgiko igandeko iragarpenetan Musika eta Almadiaren egunak ospatzen baitituzte hurrenez hurren Iragarpena: Osteguna (Apirilak 27): Egun antizikloikoa zeinetan tenperaturak igotzen joanen diren maximoak 20 graduren bueltan kokatuko diren. Haizea mendebalde hego mendebaldekoa […]

Egun On, Auñamendi! Almadiaren eguna eta Izagako Mikel Deunarako erromeriak

Gaurko saio hasieran Izagako Mikel Deunara egiten diren erromeriak izan ditugu hizketagai Fernando Hualderekin, honen inguruko liburua egin  eta aurkeztuko baitu Agoitzen. Ondoren, Burgira pasa gara Almadiaren egunaren azken berriak jasotzera Malu Boj lagunaren eskutik. Izenburua: Apirilaren 28ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jeisteko

Pandemiaren etenaldiaren ostean bueltan da Almadiaren eguna

Aurtengo emankizuna ostiralean izanen du hasiera izar behaketa batekin. Aurten bi izanen dira omenduak, alde batetik Javi Eseverri areto futboleko jokalari ohia eta bestetik AstroRoncal-Erronkarizar elkartea, haiek jasoko baitute Urrezko Almadia. Goizeko egitaraua antolatu dute soilik pandemiaren ziurgabetasuna zela eta baina Almadiaren jaitsiera izanen da atentzio guztia hartuko duena. Honetaz solasteko Almadiaren elkarteko Malu Boj […]

Egun On, Auñamendi! Almadiako Krosa eta Apaiz Kartzela dokumentala

Saio honetan Burgin hasi gara bertako Almadiako Krosa ezagutzen Iñaki San Juanen ahotsetik. Ondoren, biharko Apaiz Kartzela dokumentalaren emanaldia aitzakitzat hartuta bere zuzendaria den Ritxi Lizartzarekin izan gara honen inguruan solasean. Izenburua: Apirilaren 22ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jeisteko

Almadiaren eguna iragartzen duen elkartasun krosa

Apirilaren 30ean izanen da egun handia baina duela zortzi urtetik hona Almadiaren eguneko aurreko asteburuan Almadiaren Krosa ospatzen dute Burgin. Aurtengoa bi urteren buruan indarberrituta dator eta mantentzen du elkartasun kutsu hori, bertan lortutako etekinak SEI elkartera bideratuko baitituzte. Jadanik 120 lagun eman dute izena eta oraindik egunean bertan azaldu eta parte hartu daiteke bertako […]

Egun on, Auñamendi! Bolant eguna eta Almadiaren eguneko abisuak, Zalduako berria eta Pirinioko Soinu banda 4.atala

Gaurkoan Bolant eguna eta Almadiaren eguna bertan behera geratzen direla aipatu dugu. Ondoren, Auritz eta Aurizberri artean dagoen Zalduako sailaz aritu gara Interes Kulturaldun Ondaretzat hartzeko prozesua hasi baitu Nafar Gobernuko Kultur alorrak. Bukatzeko 10 kantuen erronkarekin jarraitu dugu, Italia gertuagortik ezagutuz, gaurkoan Aribeko Hotela daramaten Fiorenzo eta Marisak izan baitira zerrenda egin dutenak.. Izenburua: […]