Erabakien inguruko hausnarketa dakarren dantza emankizuna igandean Agoitzen

Erabakiak gure egunerokoan txertatuak ditugu eta horiek nola eman gutxitan jakiten dugu. Erabaki horien inguruko hausnarketa dakarte Erain Dantza konpainiako kideak Agoitzera DNA dantza garaikidearen jaialdiaren baitan. Konpainia moduan 2 urte eramanik ere eskarmentu handia duten bi lagun ekoitzi dute 40 minutuko proiektu hau. Julia Razkin eta Ioar Labat ditugu, igandean taula gainean izanen ditugunak. Gaur gurean konpainia eta obra aurkezten Ioar Labat izan dugu gurean.

 

Igandean (Maiatzak 4) izanen da emanaldia arratsaldeko 18:00etan Agoitzeko Kultur etxean

 

Emanaldiaren informazio gehiago : Sin Fichero Adjunto DNA

 

Ioar Labat Irati Irratian

Sin Fichero Adjuntoren inguruko bideoa:

Iruzkindu