Pirinioetako bailara desberdinetako lagunek bere ahotsak batuko dituzte II. Kantuz topaketetan Otsagabian

Duela bi urte hasitako ekimenari jarraipena emanez larunbata honetan goizeko 11etan Otsagabiako Gartxot Elkartean jarri dute hitzordua Pirinio osoko kantuzaleak batzeko zita. Aurreko topaketak giro ederrean igaro ziren Erronkarin eta orain zaraitzuarrei dagokie anfitrioi lanak egitea. Elkartetik abiatu eta Otsagabia osotik kantuan ariko dira 46 kantuetako kantutegia baliatuz. Horren ondotik, 100 bat lagunek bazkaltzeko bidea hartuko dute, indarrak hartu eta bazkalondoan kantuan jarraitzeko. Antolaketa lanetan dabilen Xabier Diaz Esarte laguna izan dugu topaketen inguruko xehetasunak ematen.

 

 

Xabier Diaz Esarte Irati Irratian

Iruzkindu