Asteko eguraldiaren errepasoa eta asteburuko iragarpena David de Andresen ( @Noainmeteo ) eskutik

Asteak denetarik izan dugu eguraldiaren ikuspegitik. Bero handiak, ekaitza potenteak ere. Hori bera hasi gara errepasatzen David de Andres lagunarekin. Horren ondoren asteburu honetarako iragarpena eman digu.        David de Andres Irati irratian

Asteko eguraldiaren errepasoa eta asteburuko iragarpena David de Andresen ( @Noainmeteo ) eskutik

Aste hasiera gorabeheratsua izan dugu eguraldi aldetikan David de Andres lagunarekin errepasatu dugun moduan. Ondoren asteburuko eguraldiaren iragarpenarekin sartu gara zeinetan egonkortze aldera eginen duen.        David de Andres Irati irratian

Musikaren inguruan elkargune bat bilakatzeko asmoz izanen da UdaHerri jaialdia

Hilabete batzuk dira Ajariguaneko taldekideek Bizirik Gaude bideoklipa grabatu zutenetik. Grabazio horretan eginiko erlazioetatik eratortzen da datorren larunbatean Espartzako Murkuzuria kanpinean izanen den UdaHerri jaialdi ibiltaria. Udaberri eta Herri hitzen elkartzetik datorkio izena, udaberrian garatuko baita eta Nafar Pirinioetako herriren batean eginen delako. Aurten lehendabiziko jaialdia izanen da, baina ideia urtez-urte beste bailaretatik zabaltzea litzateke. […]

Maiatzeko eguraldiari errepaso eta aste hasierako iragarpena David de Andresen ( @Noainmeteo ) eskutik

Maiatza euritsua izan da apirila bezainbeste baina uda txiki batekin agurtu dugu eta hala adierazi digu David de Andresek. Ondoren aste hasierako eguraldi iragarpena eman digu Davidek.        David de Andres Irati irratian

Eskolako berriak, kirolak, Saioa Erdozain harakinari elkarrizketa eta hamaika kontu Garraldako ikasleen eskutik

Aurreko astean estreinatu genuen kolaborazio berri hau, bertan Garraldako DBHko ikasleek euren berriak, proiktuak, lanak eta elkarrizketak dakarzkigute maisuki gainera. Gaur hamaika kontu ekarri dizkigute, berriak, kirolak, elkarrizketak, esaerak eta kanta eskakizunak tartea direlarik. Harrobi majoa dugu irratigintzan ikasle hauen ekarpena ikusirik. Milesker berriz ere lagunak!   Garraldako ikasleak Irati Irratian

Nafar Pirinioetan izandako Sorgin-ehiza izanen da hizketagai Ariben eta Erronkarin asteburuan

Nafar Pirinioetan izandako sorgin-ehizaren 500. urteurrena betetzen da aurten eta hainbat elkartek eta norbanakok bat egin dute efemeride honi behar bezalako garrantzia emateko. Logo lehiaketa batekin hasi zen bere ekinaldia eta jada badu bere logo propioa Sorgin Ehiza 1525-2025 ekinaldiak. Lehen ekimen bat ere antolatu dute asteburu honetarako, sorgin ehiza horren testuingurua emanen duten bina […]

Asteko ekaitzen errepasoa eta asteburuko eguraldiaren iragarpena David de Andresen ( @Noainmeteo ) eskutik

Nafarroak asteazkenean ekaitz potenteak bizi izan zituen, 50-60 litro ordu eskasean bota zituztenak eta hori bera errepasatu dugu David de Andres lagunarekin. Horren ondotik, asteburuko eguraldiaren iragarpenarekin sartu gara.        David de Andres Irati irratian

Pirinioetako bailara desberdinetako lagunek bere ahotsak batuko dituzte II. Kantuz topaketetan Otsagabian

Duela bi urte hasitako ekimenari jarraipena emanez larunbata honetan goizeko 11etan Otsagabiako Gartxot Elkartean jarri dute hitzordua Pirinio osoko kantuzaleak batzeko zita. Aurreko topaketak giro ederrean igaro ziren Erronkarin eta orain zaraitzuarrei dagokie anfitrioi lanak egitea. Elkartetik abiatu eta Otsagabia osotik kantuan ariko dira 46 kantuetako kantutegia baliatuz. Horren ondotik, 100 bat lagunek bazkaltzeko bidea […]

Asteburuko ekaitzek utzitako datuen eta aste hasierako eguraldiaren errepasoa David de Andresen ( @Noainmeteo ) eskutik.

Asteburuan izandako ekaitzek, batez ere larunbatean izandakoek ederki asko igoarazi zituzten gure ibaien urak. Honen inguruan hasi gara solasean David de Andres lagunarekin. Ondoren aste hasierako iragarpenarekin sartu gara, nahasmena nagusi izanen delarik.        David de Andres Irati irratian