Nafar Pirinioetan izandako Sorgin-ehiza izanen da hizketagai Ariben eta Erronkarin asteburuan

Nafar Pirinioetan izandako sorgin-ehizaren 500. urteurrena betetzen da aurten eta hainbat elkartek eta norbanakok bat egin dute efemeride honi behar bezalako garrantzia emateko. Logo lehiaketa batekin hasi zen bere ekinaldia eta jada badu bere logo propioa Sorgin Ehiza 1525-2025 ekinaldiak. Lehen ekimen bat ere antolatu dute asteburu honetarako, sorgin ehiza horren testuingurua emanen duten bina konferentzia Aitor Pescador historialariarekin.

Hau aitzakitzat hartuta, Aitor Pescadorrekin egotea egokitu zaigu eta bere ahotsatik ezagutu dugu 1525eko testuinguru sozio-politikoa gure zonaldean eta zerk eraman zuen Nafarroako Erret Kontseiluari ekinaldi hau burutzera. Hauxe bera azalduko du Aitorrek bi hitzaldi hauetan.

Konferentziak:
– Maiatzak 16- 19:00- Aribe, Aezkoako Etxea
– Maiatzak 17- 11:00- Erronkari, Ibarreko etxea

 

 

Aitor Pescador Irati Irratian

Iruzkindu