“Euskal Herria herriz herrikako alternatibek edota mugimenduek eragiten dituzten su txikiek mantentzen dute herriaren berotasuna” hori da ondorioztatu dezakeguna Burujabetzaren Aldeko Mugimenduko kidea den Jose Javier Oses esan digun horretatik. Mugimendu honek, su txiki horiek saretzea du helburu, konplizitateak josi eta benetazko alternatibak eraiki.
Bide honetan, larunbatean topaketak antolatu dituzte Tafallan. Goizean arloka bildu eta konspiratzen hasiko dira, ondoren konspirazio horrek mahai baten bueltan jarraitu eginen duelarik. Arratsaldean munduko beste borroketatik ikasteko parada izanen da, herri botere eta desobedientzia zibilaren alorrean izandako egitasmo zenbait ezagutzeko aukera izanen baita.
Topaketa hauek aitzakitzat hartuta BAMeko kidea den Jose Javier Oses “Jotas” izan dugu gaur gurean. Berarekin batera errepasatu dugu larunbata honetan Tafallan topatuko duguna.
Informazio gehiago : Burujabetzaren Aldeko Mugimendua
Izena emateko: Topaketen Izen ematea
Jose Javier Oses “Jotas” Irati Irratian

Ahotsa.Infok eginiko bideo elkarrizketa: