Ekonomia sozial eraldatzailea ezagutarazi eta bultzatzeko topaketak antolatu dituzte asteburuan Orbaitzetako Kultur Olan

Badira urteak Olatukoopeko lagunak Ekonomia Sozial Eraldatzailea Euskal Herrian barrena sustatzen dabiltzala. Euren eginkizunak Pirinioetara heldu ziren Hauspotu programaren baitan. Bertan ikusi zen ESEa bertan ekintzailetza aukera aproposa zela eta ezkeroztik zenbait formakuntza saio antolatu dituzte bere horretan. Hortik egitasmo zenbait eta bidelagun talde bat ere sortu da Bidekari deritzona eta guzti honi bultzada ematearren, […]

Osasun arloan Lehen Arreta zerbitzua hilzorian dela salatu dute Nafarroako Lehen Arretako Medikuen Foroak

2008ko krisi ekonomikotik hona Osasun arloan, Nafarroan, hain ezinbestekoa den Lehen Arreta zerbitzua prekarizatzen joan da, geroz eta baliabide gutxiago edukita. Egoerak okerrera egin du Covid-ak eragindako pandemia garaian eta badira zenbait toki ez dutela oinarrizko zerbitzurik gaur egun. Honen salaketa burutu zuen abenduaren 19an Nafarroako Lehen Arretako Medikuen Foroak, zerbitzua hilzorian zela esanez. Honi […]

Pirinioetako DBHko ikasleen topaketekin konexioa

Gaur Pirinioetako DBhko ikasleak Erronkarin batu dira zenbait dinamika aurrera ateratzeko. Egun osoan zehar euskaraldia aprobetxatuz zenbait joku eta lan egin dituzte elkarrekin. Egunaren errepasoa egiteko Naroa, Selma eta Amane izan ditugu gurean. GORA PIRINIOA ETA EUREN GAZTEAK!    Naroa, Selma eta Amane Irati Irratian:

Zaintza eta Auto-zainketa ikastaroa aurrera eramanen duen Amarenea proiektua ezagutzen

Larunbata honetan izanen den Pirimakume topaketen barnean Zaintza eta Auto-zainketaren inguruko ikastaroa emanen du Eva Rosinok. Evak Amarenea proiektua jarri zuen martxan eta topaketetan parte-hatuko zuela jakin izan dugunez eta hori aitzakitzat hartuz, bere proiektua ezagutzera joan gara. Proiektua ezagutu nahiko bazenute hemen duzue aukera: Amarenea web orria   Eva Rosino Irati Irratian:  

Egunon Auñamendi! Nafarroako Berdintasun Institutuarekin solasean

Pirinioko emakumeen topaketen karietara mintzatu gara Marian Garcia INAIko (Nafarroako Berdintasun Institutua) kidearekin. Aurretik Euskalerria irratiko eta Xorroxin irratiko albisteak jaso ditugu gurean. Larunbatean Ruper Ordorikak Ariben emandako kontzertua ere gogoan hartu dugu, nola ez. Izenburua: Azaroaren 4ko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko