Gaur gurera itzuli dira Garraldako ikasleak, eskola eta institutuaren ingurukoak kontatu eta azaltzeko. Gaurko kolaborazio honetan Izai, Peio eta Hegoik institutu eta eskolako berriak ekarri dizkigute. Ez hori bakarrik, Luzaideko institutu-kide bat ere ukan dute elkarrizketatu gisa. Kirolak ere badute bere tokia, oraingoan hainbat irakasleei “pelota” egitearren, Jarek, Goiurik eta Maitek txirrindularitza, pilota eta areto futbolaz solasean aritu zaizkigu. Jonek, Ramirok eta Lizarrek pasatako Musikaren eguna eduki dute hizketagai. Ikasgaietan landutako bi proiekturen berri ere ekarri digute, BioGeon eta Gizarte gaietan izandakoak alegia. Nola ez, ezin amaitu esaera zahar eta kanta eskaintza gabe.
Mila esker lagunak!
Garraldako ikasleak Irati Irratian