Bueltan dira Galuzerrita txokora Garraldako ikasleak bertako berriak ekartzen.

Plazerra da beraien berri izatea eta gaur beraiena ez ezik eskola osokoa ekarri digute. Izandako ekimenak, ateraldiak eta aurki eginen duten ikasbidaia konpartitu dute gurekin. Esker mila, kuadrila eta lehenago ez bagaude izugarri gozatu Berlinen!       Afrika, Amaiur, Izargi, Oihan eta Zuleima Irati Irratian:

Galuzerrita txokoa:Eskolako azken berriak

Agurtu gintuzten baina izugarri botatzen genituen faltan, eurak gu ere antza berriz ere etorri baitzaizkigu eskolaren ingurukoak komentatzera. Gaur eskolako berrietaz solastu zaizkigu eta zeinen ongri egin duten Esker mila, kuadrila!       Afrika, Amaiur, Izargi, Oihan eta Zuleima Irati Irratian:

Galuzerrita txokoa: Garraldako eskolako berriak, musika, urtebetetzeak, errezeta eta jolasa

Bi aste dira gurean izan zirenetik eta jada prest dute euren kolaborazioa. Galuzerrita deitu diote euren espazioari bere herrien izenekin hitz-jolas bat eginez. Aurkezpena, eskolako berriak eta menua, urtebetetzeak, musika, errezeta (gazta tarta goxoa) eta jolasa izan dute hizketagai Afrika, Amaiur, Izargi, Oihan eta Zuleimak. Orain guri dagokigu asmatzea zein den jolasean aipatutako pisten herria, […]

Elkarrizketatzailea elkarrizketatu dute Garraldako DBH 4. mailako ikasleek

Ikasturte honetan kolaborazio berri bati eman diote hasiera, Garraldako 4. DBH-ko ikasleek ibiliko dira irratian atal bat kudeatzen eta lehen kolaborazio honetan gure irratiko esataria den Eneko Villegas elkarrizketatu dute. Oihan gaixo zela ezin izan da egon baina bere lekua ederki okupatu dute Afrikak, Amaiurrek, Izargik eta Zuleimak. Gustora nabaritu zaie bi alderdiei euren jardunean […]