1525eko ekainaren 19a zen. Pirinioetan zehar ibilitako Balanza lizentziatuak agindua eman zuen Auritzen 5 pertsona erretzea sorginkeriaren akusaziopean. 4 emakume eta gizon bat ziren bertan eraildakoak. Zita honen gertutasuna dela eta Auritzen egun osoko egitaraua antolatu dute oroimen ekimen gisa. Duela bost mende bezala merkatua izanen da goizean. Eskolan Nabarralde fundazioak Sorgin Ehizaren inguruko erakusketa antolatu du eta arratsaldean Muxarra antzerki taldeak garaian gertutakoa antzeztu eginen du. Honen ostean Asisko Urmeneta izanen da Ni Ez naiz Sorgina bere dokumentalaren aurrerapen bat egiten. Bukatzeko herri bokatada eta zozketa izanen dira. Honen inguruan aritu gara gaurkoan Auritzeko alkatea den Unai Irigarai Osesekin. Berak larunbatean Auritzera gerturatzera gonbidatu gaitu.
Unai Irigarai Oses Irati Irratian
