Komunikazio ez-bortitza lantzeko ikastaroak izanen dira Agoitzen

Silbia Ortegak emanen du tailerra hau, talde bitartekaritzan aditua eta Gestal teoria humanistako terapeuta. Hainbat urtez formakuntza lanetan ibili eta gero bere ekintzailetza propioa burutzeko aukera ikertzea otu zitzaion eta hor sortu zuen bere proiektua den Erraztebidea. Agoitzeko enpresa haztegian du kokaleku bere proiektuak eta handik garatzen ditu formakuntza eta interbentzio desberdinak. Bere jardueran norbanako zein taldeekin aritzen ohi da mota askotariko gaiak jorratzen, maskulinitate berriak ikuspegi feministatik, kudeaketa emozionalak, talde erabakiak, konflikto kudeaketak,…

Aste honetan komunikazio ez-bortitza izanen dute lantzeko gaia eta horregatik izan gara Silbia Ortegarekin gaurkoan. Berak gonbidapena luzatu digu animatu gaitezen tailerrean parte hartzera. Hurrengo tailerra Uztailaren 1 eta 3an izanen da 11:00etatik 13:00etara.

 

Izen ematea : silbiafacilitacion@gmail.com / 623 278 249

 

Silbia Ortega Irati Irratian

Iruzkindu