Urtero lez Igari eta Bidankoze arteko barrakoietan Frankismoko esklabuei omenaldia antolatu dut Memoriaren Bideak larunbata honetan. Urtero errepikatzen den zita honetan garaiko eta oraingo esklabutzak alderatu nahi izan dituzte AHT Gelditu elkarlaneko kideak gonbidatu baitituzte euren ekarpena egin dezaten, AHTko lanetan esklabutza egoeran lanean ibili baitira eta jada hildako langile zenbait izan baitira. Honen inguruan solastu gara Memoriaren Bideak elkarteko Ana Barrenarekin.
Ana Barrena Irati Irratian
