Bere bizitzan oinarritutako liburua aurkeztuko du Txema Arenzanak Orotz Betelun

1950 Naiaran jaio eta gerora konpromiso politiko zurruna aukeratu zuen laguna dugu Txema Arenzana Garcia laguna. Naiaratik Oreretara joan zen gurasoekin eta hor hasi zuen garatzen bere militantzia ORT alderdiaren bueltan, frankismo garaian. Horrek klandestinitatea ezagutzera eraman zuen. Garai horiekiko zor bat zuela nabarmen ikusi zuen eta horiek kontatzea hobetsi zuen eta hortara dator “Testimonio […]

Irailaren 22a bitarte izanen da Agoitzen Oroimen historikoaren zikloa

Urteak daramazkite Agoitzen udalaren ekinaldiz Oroimen historikoaren zikloak burutzen eta iraila honetan izanen da aurtengo edizioa. Hormigoizko mugak erakusketak eman zion ostiralean hasiera zikloari, aste honetan liburu baten aurkezpena eta Agoizko fusilatuei eginiko omenaldia izanen ditugularik. Horren ondotik Otsondoko bunkerretara bisita eta Iluna produkzioakeko Ezkaba antzezlanak izanen ditugu zikloa borobiltzeko. Honen inguruan solastu gara Agoitzeko […]

Palestina eta frankismoko esklabuak izanen dituzte gogoan larunbatean Igari eta Bidankoze arteko omenaldian

Memoriaren Bideak elkarteak urtero lez frankismoko esklabuei omenaldia antolatu du larunbata honetan Igari eta Bidankoze arteko mendatean. Urtero bezala aurten ere esklabuekin batera Palestinar gatazkari emanen diote hitza Yala Nafarroa elkartea gonbidatu dute Palestinarrei eginiko omenaldi gisara. 20 urtez aritu dira Memoriaren Bideak elkartekoek memoria hau berreskuratzen eta hasiera bakartia izan zuten arren aurrerapauso nabarmenak […]

36ko matxinatuek eragindako 8 biktimak gogoan izanen dituen memoriala estreinatu dute Auritzen

Auritzeko udalak hala adostuta Garraldako Begoña Munarriz artistari eskatu zioten 36ko matxinatuek eragindako 8 biktimen oroit monumentua egitea. Hortik sortu zen larunbatean estreinatutako “Alegoria” oroit monumentua, zeinak Auritzeko herriak babestu zuen, biktima horiekiko izandako zorra kitatuz. Ez hori bakarrik Auritzeko udalak Ez memoriak delako argitalpena ere etxe guztietara bideratu zuen bertan ziren biktimen kasuen ingurukoak […]

Erorien monumentua eraisteko babesa eskatu dute Eraistearen aldeko asanbladak

2015ean ireki zen Iruñeako Erorien monumentuaren etorkizunaz eztabaidatzeko saioak. Iruñeako udalak gaia hartu eta zenbait elkarteei galdetu egin zien. Batzuk beregokitze baten aldekoak ziren beste batzuek aldiz, elkarte memorialistak eraistearen aldeko apostua egiten zuten. UPN iristerakoan eztabaida gelditu egin zuen baina eraistearen aldekoak hasi ziren euren artean egituratzen eta hortik sortu zuten Eraistearen Aldeko Asanblada. […]

25 gazte bolondresek Izabako bunkerretan eginiko atontze lanak bisitatu dituzte Ana Ollo eta Begoña Alfaro lehendakari-ordeek

Oroimena ardatz izan dituzten lanak aurrera eraman dituzte 25 gazte bolondresek Izaba inguruko frankismo garaiko bunkerretan atontze lanak egiten. Lan horietara bisita egin dute Nafar Gobernuko lehendakari-ordeak diren Ana Ollok eta Begoña Alfarok. Gazteekin egoteko aukera izan dute eta Ana Ollo azaldu digun moduan, horrelako ekimenetan edota oroimenaren inguruan gazteen  parte-hartzea beharrezkoa da etorkizunean iraganeko […]

Juan Larreta Larrearen eta garaiko maisu eta maistren lana gogora dakarren liburua aurkeztuko dute larunbatean Izaban

1881ean jaio zen Juan Larreta Larrea Izaban 1909tik 1921era maisu izandakoa. Izabatik aldaketa eskatu behar izan zuen bertako jauntxoen presioa zela eta, horrek Errioxara eraman zuen bere familia bidelagun zuelarik. Trevijana herrian egokitu ziren 1936ko altxamendua iritsi arte, zeinetan atxilotu eta exekutatu zuten gorritzat hartuta. Bizitzan konpromiso handiko pertsona izan zen eta garaiko maisu eta […]

Igariko frankismoko esklabuak gogoan

Memoriaren Bideak ekimeneko Ana Barrenarekin izan gara gaurkoan. Hasiera batean esklabuen omenezko monolito bat jartzeko jaiotako elkartea bazen urtero urtero Igariko gainan frankismoko esklabuei omenaldia antolatzen darrai, hango eta hemengo jendearen inplikazio eta parte hartzearekin. Aurten presentzialki ez bada ere, ospatu eginen dute, oroitzen jarraituko dute, hala aldarrikatu du Anak. Ana Barrena Irati irratian

Egun On, Auñamendi! Memoriaren bideak, Aezkoako Astean behin eta Energia ituna

Gaurkoa Igariko gainean lan egin zuten frankismoko esklabuak gogorazten hasi dugu Memoriaren Bideak taldeko Ana Barrenarekin. Ondoren, Aezkoako Gazte Asanbladako Ainhoa Bueno izan dugu Aezkoako Astean Behin jolasaren inguruan elekatzen eta primizian finalera sailkatutakoen izenak ematen. Bukatzeko, natura eta Energia Ituna hizketagai izan dugu Naiz Irratitik hartutako Ekologistak Martxan-eko kidea den Maitane Arriri eginiko elkarrizketarekin. […]