Hilabete zenbait daramazkite Xiberoko, Zaraitzuko eta Erronkariko zenbait herritar harremanak sendotzeko egitasmo berri bati forma ematen, batzen gaituen euskara ardatz bezala hartzen. Egitasmoek izaera eduki arren irudia ere behar dute eta orain horren inguruko proposamenak jasotzera ekinen diote. Horretarako zonaldeko hedabideen emailak jarri dituzte logoak bideratzeko eta gerora eginen diren ekitaldietan jartzeko. Ez da egitasmoa horretan geratuko, iraila urrian Xiberoan Euskararen astea eginen dute elkarlanean, datorren urtean Zaraitzun edota Erronkarin burutuko delarik. Horrez gain amankomuneko agenda bat edukitzea xerkatzen ari dira harremana horiek sendotzen joan daitezen. Hau guztia landu dugu talde sustatzaileko kidea den Artzen Letona lagunarekin.
Zuen logoak bideratzeko: iratiirratia@gmail.com / info@mendixut.com
Artzen Letona Irati Irratian
