Izabako zinemak urteetan zehar bertakoen topagune izan da eta honi garrantzia ematearren Zinemaren eguna antolatu dute, Izabako Udalak, Kurruskla Elkarteak, El Sabaiao eta Zinea kudeatzen duen taldea. Egun honetan estreinatuko dute zinemaren historia barnebiltzen duen “Sueños de cartón” dokumentala, 4 pase izanen dituelarik. Ez hori bakarrik, pelikulen kartelen erakusketa ere prestatu dute, zeina egunean izanen den ikusgai. Eguna aprobetxatu eginen dute Puy Oria eta Montxo Armendariz omentzeko, zineman landa-eremua nola erakutsi duten nabarmentzeko. Gaur Izabako Zinemaren eguna landu dugu Mikel Lahidalgarekin, bera baitabil antolaketan eta bera baita dokumentalaren zuzendaria.
Mikel Lahidalga Irati Irratian
