25 gazte bolondresek Izabako bunkerretan eginiko atontze lanak bisitatu dituzte Ana Ollo eta Begoña Alfaro lehendakari-ordeek

Oroimena ardatz izan dituzten lanak aurrera eraman dituzte 25 gazte bolondresek Izaba inguruko frankismo garaiko bunkerretan atontze lanak egiten. Lan horietara bisita egin dute Nafar Gobernuko lehendakari-ordeak diren Ana Ollok eta Begoña Alfarok. Gazteekin egoteko aukera izan dute eta Ana Ollo azaldu digun moduan, horrelako ekimenetan edota oroimenaren inguruan gazteen  parte-hartzea beharrezkoa da etorkizunean iraganeko […]

Rebecaren txoko antropologikoa: Hiru behien zerga

Hiru behien zerga Europa mailan dagoen hitzarmenik zaharrena da. Antza 1375ean gertatutako liskarren ondorioz Baretous eta Erronkariko bailarek bakea sinatu zuten Ansoko lagunen begiradapean. Hala ere, ez da liskar bakarra izan, hala adierazi digu gurekin kolaboratzen hasi den Rebeca Palacios Sanchez antropologak, K.a. II. mendean Baretouseko bizilagunek Cindrioekin batera saiatu baitziren Erronkari inbaditzen eta bertatik […]

Juan Larreta Larrearen eta garaiko maisu eta maistren lana gogora dakarren liburua aurkeztuko dute larunbatean Izaban

1881ean jaio zen Juan Larreta Larrea Izaban 1909tik 1921era maisu izandakoa. Izabatik aldaketa eskatu behar izan zuen bertako jauntxoen presioa zela eta, horrek Errioxara eraman zuen bere familia bidelagun zuelarik. Trevijana herrian egokitu ziren 1936ko altxamendua iritsi arte, zeinetan atxilotu eta exekutatu zuten gorritzat hartuta. Bizitzan konpromiso handiko pertsona izan zen eta garaiko maisu eta […]

Izabako inguruak konkistatu nahiean ibili dira 600 korrikalarik Camille Extreme frogan

Asteburu intentsoa bizitu izan da Izaba aldean ADI-IKE-k antolatutako froga desberdinen ondorioz. Ostiralean gosea irekitzeko Ardibidepikua Bertikala froga abiatu zuten arratsaldeko 18:30tan. Izabatik irten eta Ardibidepikua mendira hartu zuten froga honen parte-hartzaileek. Ekimen ugari izan dira asteburuan zehar kirolari lotuta, korrikalariaren feria, proiekzioak, musika, artisau feria,… eta horrek eman zion bide igandeari. 600 lagun zuten […]

Izan zaitez ardi-latxa baten amabitxia!

Hori da Verkamin topa dezakegun proiektuaren izena eta zein hobeagoa proiektuaren sortzailearekin aritzea baino? Ba hori egin dugu! Gurean Marina Collado izan dugu, bere istorioa ezagutzeko lehendabizi eta proiektua ezagutzeko ondoren. Berak aipatu bezala, bere proiektua baino hobe genukeela elikadura subirautza bidean pausuak ematea eta horixe bera litzatekeela berarentzat pozgarriena. Inork ekarpenak egin nahi izanez […]

Egunon Auñamendi! Enaren bideak Xiberuara, Pirinioetako emakumeen topaketa

Kataluniako berriak aztertu, Nafarroako errealitateari so egin, Euskal Herriko albisteak irakurri eta Aralar irratiko Martin Juanenak egunean jarri gaitu. Izabako Kurruskla kultur elkarteko Fernando Hualderekin asteburuko ekitaldiei buruz solas egin eta Pirinioko emakumeen topaketari buruz aritu gara Karmele Galarzarekin. Izenburua: Urriaren 22eko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Enaren bideak ospatzen Izaban

Asteburu honetan Enaren bideak gogora ekarriko dituzte Erronkarin. Guk Kurruskla elkarteko Fernando Hualde izan dugu irratian. Zuberoara joaten ziren neska gazte haiek gogoan hartu eta ekitaldi sorta antolatu dute urriaren 26 eta 27rako. Modu berean igandean Sakanatik korrika abiatutako Aritz Ganboa artzaia ere heltzekoa izango da Izabara. Ongi etorria egin eta herri bazkari ederra eginen […]

Aritz Ganboa artzaina Sakanatik Piriniora korrika gazta batekin

Urriaren 26an aterako da korrika Arruatzutik, bere herritik. 170 km eginen ditu eskualdez eskualde, mendirik mendi. Urriaren 27 goizean Erroibarretik, Aezkoa, Zaraitzu eta Erronkarin zehar Izabara heltzea du helburu. Irati irratian mintzatu gara Ariz Ganboa artzain eta korrikalariarekin.

Egunon Auñamendi! Zaraitzu eta Erronkarin aritu gara Urruxkide eguna eta Izabako berriekin

Urruxkide egunari buruzko xehetasunak eta bitxikeriak kontatu dizkigu urteetan antolatzaile lanetan ari den Xabier Diaz Esartek. Larunbatean ospatuko dute Ibiltzietan eta egitarau aberatsa prestatu dute. Izaba aldetik berriz Julian Gabas izan da gurean, Izabako jaien berri eman eta hartzaren inguruan ere mintzatu gara. Ortziraleko saioak hau guztia eman du, espero dezagun asteburuak askoz gehiago eskaintzea […]