Irati ibaiko urek bustitzen dituzten ibar eta herrien inguruko liburua dugu. Lehen liburukia informazioa zekarren bertako zein bisitariendako. Bigarren liburuki hau aldiz, ibar eta herri bakoitzak emakume sortzaile baten ilustrazioa dakar. Horretarako Kati Leatxek eta Estitxu Larreak zenbait sortzailerekin jarri ziren harremanetan, tartean “Colectivo Variopintas” elkartekoekin. Bertako kidea da aurkezpenean izanen den Idoia Iribertegi eta berak aukeratu zuen Orotz-Beteluko herria irudikatzea, herria berarekin estuki lotua baitzen. Irudikatze hori larunbata honetan azalduko du Idoiak Orotz-Betelun izanen den aurkezpenean eta horrexegatik gaur berarekin izan gara kontuaz zerbait gehio jakin nahiean.
Idoia Iribertegi Irati Irratian
