Nagorek, Artziko zelai eta baselizak hartuko dute beste behin Artzibarko Egunaren programazioa. Urtero errepikatzen den zita honek garrantzia handia dauka bailaran, herritar andana batzen baitira harremanak estutzeko asmoz. Aurten ere hala izanen da. Larunbatean auzolanak emanen dio hasiera ospakizunei, igandean izanen delarik plater nagusia.
Estreinakoz, Artziko Jauregiko jatetxeak hartuko du Artzibarko Eguneko bazkaria zerbitatzearen ardura oraindikan ere irekirik ez dagoen arren. Oraindik ez dakite noiz irekiko den eta horrek herritarrengan kezka piztu duen arren lan hori kanpotik eginda ekarrita ere aurrera eramanen dute.
Eguraldia lagun eta publiko desberdinari zuzendutako programazioa erreklamo polita da Artzibarko Egunaz gozatzeko, hala adierazi baitigu Artziko kultur batzordeko kidea den Cristina Larrea Irigoienekin izandako elkarrizketan.
Cristina Larrea Irigoien Irati Irratian
