Herbaria proiektuak proiektua ezagutzeko bisita gidatuak antolatu ditu

Kattalin Barber Gutierrezek buru duen Herbaria proiektua bisita gidatuak eta lore sortak egiteko aukera eskainiko ditu datozen bi ostiraletan. Saraguetan da hitzordua abuztuaren 14ean eta 21ean, bertatik irten eta Landarte eremura joateko proiektua bertan ezagutzeko. Ezagutu ez ezik, apur bat gehiago ordainduta lore-sorta eder batekin itzul daiteke etxera. Hau aitzakitzat hartuta Kattalin berarekin solasalditxo bat […]

Asteburuan beren eguna ospatuko dute artzibartarrek

Artzibarko Eguna ospatuko da asteburu honetan Artziko zelai inguruetan. Urteroko zita dugu hauxe zeinetan ibar osotik etorritako lagunak batuko dira egitarau oparo baten bueltan. Publiko guztiei zuzendutako programa ondu baitute eta eguraldia ere lagun izanen da ospakizuna laguntzeko.  Hau aitzaki kultur taldean dabilen Cristina Larrea izan dugu gaur gurean. Berak azaldu digu zer izanen den […]

Aktibitate egitarau oparoa udan kultura landu eta kirola egiteko Auñamendi zonaldean

Iaz ere Garaitzeko Asik koordinaturik eta beste elkarteen laguntzaz kirol zenbait aktibitate eraman ziren aurrera. Aurten ere hala izanen da zenbait kultur ekintza gehitu zaizkiolarik. Ekintza guztien berri izateko bertako koordinatzailea den Aritz Carballo Ernaga izan dugu gurean, berak eman baitigu hauen berri.Aritzek azaldu digunez, talde batzuk atera ez diren arren iaz baino jende gehiagok  […]

Kattalin Barber eta Herbaria proiektua saritua izan da Ekintzailetza sariketetan

Ekintzailetza sariketetan publikoaren aldetik bozka gehien jaso izanagatik Kattalin Barber Gutierrez Saraguetako gazteak eta bere Herbaria proiektuak sarituak izan dira. Herbaria proiektua urte t´erdi daramazki martxan baina jada oihartzun handia lortu du, loreekin zenbait sorkuntza eratuz eta baita loreak berak landatuz. Proiektu honen buru dugu Kattalin, zeina beste artisau zenbaitekin Aribeko Artisau azokan saldu ohi […]

Naturarekin erlazioa estutu eta osasuna zaintzeko ukenduak egiteko asteburua izanen da Aritzkurenen

Urteak daramazkite udako solstizioaren bueltan jardunaldi hauek antolatzen Aritzkurenen. Naturarekin erlazioa estutu eta bertatik printzipio aktiboak jaso eta ukenduak egitea du helburu Plantas Aliadas egitasmoak. 3 egunetan zehar ikastaro intentsiboa eginen dute teoriaren gainetik praktika jarriz. Honen bultzatzailea dugu Xandra Ruiz eta gaurkoan gurean izan dugu jardunaldi hauen inguruan solasean. Berak aipatu digu oraindik tokiak […]

Iratiko barrankeadore eta zentralisten lanaren gordintasuna erakusteko liburua

Muniaingo Jaurerrian topatutako Santiago Cervera barrankeadorearen gorpuzkiak izan ziren ikerketa lan izugarri honen pizgarri. Oscar Ramos Cabodevilla da lan hau aurrera eraman duena eta urte luzez aritu da beste hainbaten laguntzarekin Irati S.A. enpresaren nondik norakoak aztertzen. Asko idatzi da enpresa honetaz, Domingo Elizondoz, azpiegituraz, baina sekula ez dira enpresa hortan lan egin zutenen bizitzak […]

Cambium dokumentalaren proiekzioa bihar Artziko Jauregian

Munduan zehar bidaiatu ondoren etxera itzultzen da Cambium dokumentala. Lakabe inguruko Paraisos pinudietan gertatutako aldaketak ardatz ditu film honek, Maddi Marberrek eta Marina Lameirok zuzenduta. Lakaben, Suitzan, Ikusmira jaialdian, … Artzibarrera itzultzen da, larunbata honetan arratsaldeko 19tan Artziko Jauregian eskainiko baita filma. Bertan izanen dira Maddi Barber eta Marina Lameiro proiekzioaren ostean solasaldi eder bat […]

Hitz egin dezagun Saharaz eta bertako preso politikoez

Munduan hainbat gatazka daude gaur egun, baina bada bat bereziki ixilarazia, Mendebaldeko Saharako gatazkari dagokiona. Bertan bada herri bat , nazio bat bere askatasun grina bizirik mantentzen dituena Marokoren errepresiopean. 1976an Espainiak traizioa egin zien sahariarrei eta Marokoren esku utzi zuen Mendebaldeko Sahararen kudeaketa. Euskal Herrian oso presente izan dugu sahariarrek eramaten zuten borroka, baita […]

Xendra taldeko pop-rock doinuek jantziko dute larunbatean Artziko jauregia

Talde bezala denbora gutxi daramazkiten arren eskarmentu handiko musikariak ditugu Xendra taldea. Bikote moduan hasitako taldea zazpikotea da egun eta Uharte herria dute egoitza. CD bat grabatzeko astia izan dute Bihia izenburupean eta 8 kantuz hornitutakoa.  Zazpikotea izanik estilo desberdinetatik mamitu dira taldekideak baina oro-har Xendra folk, pop eta rock estiloa darabilzkite bere kantuetan. Kontzertuak […]

Martxoaren 8aren atarian Silvia Berdintasun teknikariarekin solasean

12 udalek eta entitatek Berdin Bizi berdintasun zerbitzuaren jarraipena ahalbidetzeko konbenioa sinatu berri  dute eta martxoaren 8aren atarian gaudenez zerbitzu horretan teknikaria den Silvia Gomez Gonzalezekin egoteko aukera baliatu dugu. Urte guzti hauetan lan handia egin duen zerbitzua dugu, kontzientziazio eta prebentzio mailan, baina baita formakuntzan eta analisi mailan ere. Zonaldeko diagnostikoa eginda jada eskuartean […]