Garraldako lana eginda 13 urteko lana amaitu du Daniel Iriartek

Garralda herriaren inguruko liburu eta ibilbidearekin emanen dio amaiera dekalogiari Daniel Iriartek. “Descubre Aezkoa-Eriden ezazu Aezkoa” proiektuaren sustatzaile eta egile nagusiak 13 urtez aritu da proiektua garatzen eta bide horretan bidelagunak  ez zaizkio falta izan. Hobby bat bezala hartutako lan honek askori beste Aezkoa bat ezagutzera eraman gaitu eta orain baditu proiektu gehiago garatzeke hori bera lantzen jarraitzeko. Garraldako azken lana eta Ariako berregitearen lana aitzakitzat hartuta izan dugu gaur gurean eta ratu on bat pasa dugu berak egindako lanari errepaso bat egiten.

Oraindik aukera baduzue herriren bateko edota Aezkoa mendiaren lanak solte eskuratzeko edota bilduma guztia, baita USBan ere.

 

Informazio guztia : Rutas Navarra webgunean

 

Daniel Iriarte Irati Irratian

Iruzkindu