Altxubidearen mendeurrena ospatzeko bidean

Naparbideak egitasmoak 25 urte eta Aezkoako Altxubideak (Kañada) 100 urte betetzen ditu aurten. Biak batuta datorren maiatzaren 30ean ibilaldia antolatu dute altxubidetik Abaurregaina eta Garralda lotuz. 2011tik 2015era aritu ziren Naparbideakeko lagunak bide honetako harriak topatzen eta jada 36 topatu zituzten. Gerora beste hainbeste mugarri berri jarrita atondu egin zuten bidea. Naparbideak jadanik 224 bide […]

Garraldako lana eginda 13 urteko lana amaitu du Daniel Iriartek

Garralda herriaren inguruko liburu eta ibilbidearekin emanen dio amaiera dekalogiari Daniel Iriartek. “Descubre Aezkoa-Eriden ezazu Aezkoa” proiektuaren sustatzaile eta egile nagusiak 13 urtez aritu da proiektua garatzen eta bide horretan bidelagunak  ez zaizkio falta izan. Hobby bat bezala hartutako lan honek askori beste Aezkoa bat ezagutzera eraman gaitu eta orain baditu proiektu gehiago garatzeke hori […]