La Fam Teatre konpainiak ostegun honetan Aquiles emankizuna eskainiko du Agoitzen. 2014an Vila-realen (Kastellon) sortutako konpainia honek 1000 emankizunetik gora eman ditu herri desberdinetan, betiere kaleko antzerkia ardatz hartuta. Kasu honetan Udakale programaren baitan datoz Agoitzera, Aquiles emankizunarekin.
Aquiles emankizuna 5 metroko altuera eta 1000 kiloko pisua duen txontxongilo bat du ardatz eta herrian zehar egiten dute antzerkia hau bera lagunduta. Emankizuna eta konpainia hobeto ezagutzeko La Fam Teatreko Sergi izan dugu gaur gurean.
La fam Teatreko Sergi Irati Irratian

Aquiles emankizunaren teaserra: