2018an hasi zuten Izaba Summer Festival antolatzen Izabako gazteek, jaietan lortutako etekinen soberak aprobetxatuz. Abuztuan beti edukitzen zuten asteburu bat ibarrean jaiarik ez zegoena eta horri aurre egin zioten ekinbide berri honekin. Aurten berriz ere izanen dugu Isaba Summer Festival, Lubaki, Ska-pa, Dinamita eta Dj Raneo taldeak taularatuko direlarik. Gaur gurean izan ditugu antolakuntzan dabiltzan Nahia eta Aitor lagunak. Gonbidapena luzatu digute bertaratzeko eta musika eskaintza ederraz gozatzeko.
Nahia eta Aitor Irati Irratian
