Iraila amaieran eta urria hasieran Gure Zirkua Uharten izanen da euren emankizunak taularazten

Euskal Herrian luze eta zabalean dabilen eta nortasun propioa duen zirkua dugu Gure Zirkua. Denboraldi zenbait daramatza jendearen irriak eta emozioak pil-pilean jartzen eta irailaren amaieran Uharten izanen dira zenbait astez euren emankizunak taularatzen. Euskaraz eta mimo handiz eginiko emankizunek Uharte hartuko dute eta jadanik hasi dira sarrerak saltzen. Hori aitzakitzat hartuta Gure Zirkuko parte den Iker Galartza izan dugu gurean. Berak animatu gaitu Gure Zirkura gerturatzea ondo pasako dugunaren sinismen pean.

 

Informazio gehiago eta sarrerak : Gure Zirkua webgunea

 

Iker Galartza Irati Irratian

Iruzkindu