Kati Leatxek (Karekin Kultura) eta Estitxu Larreak aurrera eramandako Iratira Bidaiak 2. liburukiaren aurkezpena eginen dute Jaurrietan eta Orbaizetan. Ostiralean Jaurrietako liburutegian izanen dira Kati eta Estitxu, larunbatean aldiz Orbaizetako Kultur Olan Aezkoako irudia egin duen Maya Larunbek lagunduta. Aurkezpen hauek aitzakitzat hartuta Maya Larunberekin izan gara Aezkoako irudia aztertzen.
Mayak aspaldidanik du erlazioa Aezkoa ibarrarekin, arbasoak Garaioakoak baitziren. Gero arte ederrak amaituta Garraldara etorri zen margo ikastaroak ematera eta ezkeroztik bertakoen goxotasunak eta naturak harrapatuta erlazioa estutu egin du. Horrek eraman zuen Aezkoako bailararen irudia aukeratzeko. Bertan esanguratsuak diren zenbait bereizgarri azaltzen ditu argazkiak eta batez ere bere gogoa eta esperientzia oinarri izanda.
Gurekin ere erlazio estua dauka, bera izan baitzen Karmele Galarzaren eskaerari erantzunez Irati irratiko logoa egin zuen artista. Ratu goxo eta eder bat pasa dugu gaurkoan berarekin solasean eta nola Aezkoa irudikatu duen ezagutzen.
Maya Larunbe Irati Irratian


Elkarrizketan aipatzen den Aezkoako Irudia:
