Amatxi Maitia liburuaren aurkezpena izanen da gaur Ariben

Apirilean Agoitzen aurkeztu bazuten ere Kati Leatxe Aristu eta Estitxu Larrea Leatxe Amatxi Maitiaren aurkezpen birarekin darraite. Gaur Aezkoako Gazte Asanbladakoak bidelagun dituztelarik burutuko dute eleberriaren aurkezpena.  Amatxi Maitia Ritual proiektutik eratorritako gazteei zuzendutako eleberria da, 15 urteko Iradi gaztea protagonista delarik. Ritualen jasotako zenbait istorio eta kontakizun harilkatzen ditu eleberriak eta emakumeek bizitakoak bikain […]

Agoitzek historian izandako garrantzia nabarmentzeko zita izanen da larunbatean

Studio LaPlazak eta Navarraizek elkarlanean sortutako ekimena dugu larunbata honetakoa. Agoitzen bisita gidatu bat eta sormen elkartze bat antolatu dut Agoitzek historian izandako garrantziaz jabetu eta hura nabarmentzeko. Ekimen honen gidari izanen dugu Iñaki Zugarrondo Navarraizeko kidea. Bigarren partean liburu bat idazterako orduan eman beharreko pausuak landuko dituzte sormen topaketa baten bitartez. Navarraize Nafarroako historia […]

Iratira Bidaia 2. liburukiaren bi aurkezpen asteburu honetan Jaurrietan eta Orbaizetan

Kati Leatxek (Karekin Kultura) eta Estitxu Larreak aurrera eramandako Iratira Bidaiak 2. liburukiaren aurkezpena eginen dute Jaurrietan eta Orbaizetan. Ostiralean Jaurrietako liburutegian izanen dira Kati eta Estitxu, larunbatean aldiz Orbaizetako Kultur Olan Aezkoako irudia egin duen Maya Larunbek lagunduta. Aurkezpen hauek aitzakitzat hartuta Maya Larunberekin izan gara Aezkoako irudia aztertzen. Mayak aspaldidanik du erlazioa Aezkoa […]

Sormena, Irati, emakumea eta ondarea batzen dituen erritual bikoitza Nagoren eta Agoitzen

Gaur motibazio bikoitza izan dugu bi artista handirekin topatzeko, Karekin Kulturako Kati Leatxerekin eta Estitxu Larrea diseinatzailearekin. Lehenengo motiboa da larunbata honetan Iratira Bidaiak 2. liburuxkaren aurkezpena eginen dutela Nagoren, Zuriñe Serrano artista gonbidatu gisa izanen dutelarik. Hori ez ezik Blanca Zazperen olerki bat eta Maitina Gutierrezen idatzi bat ere izanen da aurkezpenean beste sorpresatxoren […]

Ritual 2023ren ondorioak eta Ritual 2025 gaztea proiektua aurkeztuko dute gaur Agoitzen

Kati Leatxe Aristuk eta Rut Iturbide Rodrigok gidatutako proiektuak ditugu bai Ritual 2023 eta baita Ritual 2025 gaztea, azken honetan Estitxu Larrea diseinatzaileak pisu handia izango duelarik. Emakumeen testigantzak, bizipenak, anekdotak, … beraiek kontatuta eta Pirinio eta Aurre-Pirinioan kokatuta. Lehen Ritualen ondorioak aurkeztuko dituzte gaur bertan izandako sortze ekimenetan eratutako baliabideak lagunduta eta baita 2025-eko […]

Iratira Bidaia, emakumeen lorratzak bidai liburuxka eskuartean foro-aurkezpenak antolatu dituzte ekaina bitarte

Karekin Kulturak eta Estitxu Larrea diseinatzaileak aurrera eramandako proiektua dugu Iratira Bidaia, emakumeen lorratzak. Estitxuren tesi batetik eratorritako ideia garatzen joan dira La Caixa fundazioak Innova Localek diruz lagunduta. Irati ibaiak bustitzen dituen lurraldeetara bisitatzeko eta bidaiatzeko modu kreatiboa da. Prozesu luze eta emankor honek 100 orrialdeko liburuxka eman du, bertan ibar eta herri desberdinetako […]

Agoizko jaietarako kartel lehiaketa irabazi du Estitxu Larrea agoiztarrak

Urtebete darama Estitxu Larreak Estitxu Larrea Design diseinu estudioa ireki zuenetik. Urtebete gauza anitzetan lanean, lanik ez zaio falta izan ezta kreatibotasuna ere. Aurten aurkeztu du bere burua lehen aldiz Agoitzeko jaietako kartel lehiaketara eta baita irabazi ere, Agoitzen berezkoa den aniztasuna barnebiltzen duen kartela egin baitu “Mixtura” izenburupean. Hau aitzakitzat hartuta berarekin egoteko parada […]