2023an izan zen LEB jaialdia Agoitzen. Lengoai Eszeniko Berrien jaialdi horrek aurreikuspenak hautsi eta arrakasta nabarmena eskuratu zuen. Hala ere, 2024rako ez zuen babesik lortu bere bigarren edizioa erdiesteko. Halere, besoak jeitsi ordez antolatzaileek hauspoa hartu eta jaialdia zena Programa bilakatu dute. Programaren baitan Agoitzen egonaldi eszenikoak (LEB Lab), testuen lehiaketa (LEB Prod) , prozesu kreatiboak ezagutzea (LEB Ekin), emankizun ekitaldi intentsiboak Elizondon (LEB Intensif) eta kultur eragile, ekoizle eta sortzaileen foroak (LEB Zabal) kokatzen dira.
Agoitzeko egonaldiak jada hasi dira eta irailaren 5a bitarte Jon Iraizoz izanen dugu bertan “Paciencia” obra garatzen. Ondoren, 8tik 19ra Ana Cotore dantzaria izanen da “No necesito nombre para ser mascota” obrari forma ematen. Bukatzeko Teresa Martin Seuceda izanen da “Mi corazón” obran sakontzen. Guzti hauek ate ireki jardunaldi bana eginen dute nahi duen ororekin bere ideiak eta partekatzeko.
Aipatzekoa da LEB Lab delako egonaldietarako 57 eskaera jaso dituztela eta hiru aukeratzea izan dela lan guztiaren zatirik zailena Asier Andueza Iriartea Pilez elkarteko kidearendako, LEB programaren antolaketan dabilena. Berarekin LEB programa ezagutzen izan gara.
Informazio gehiago : Programa LEB webgunea
Asier Andueza Irati Irratian
