Gazarako bidean den flotillarekin elkartasuna adierazteko elkarretaratzea izan zen Uztarrozen

Palestinan Israelek eragiten dabilen genozidioa salatuz eta Gazarako bidea hartu duen nazioarteko flotillari babesa adierazteko elkarretaratzea egin zuten Uztarrozeko herritarrek. Ez hori bakarrik, “La Vuelta” txirrindularitza frogan Israeleko taldearen parte-hartzea gaitzetsi egin zuten eta astearterako deialdia luzatu zuten, Palestinar ikurrekin bidea josteko.

Atzokoan abiatu ziren Bartzelonatik 30 barku Palestinarrei giza-laguntza eramateko eta beste tokietatik irtendako beste barkuekin batu eginen dira bertara heltzeko asmoz eta Israelek eragiten dabilen blokeoa hausteko.

 

 

 

 

https://www.youtube.com/shorts/yIGY8uPUzMc

Iruzkindu