Aezkoako Emaztekien Ixtoriak liburuaren aurkezpena emanen du Gure Aizpea Elkarteak Ariben

Bihar ostirala irailaren 5ean arratsaldeko 19tan Aribeko Aezkoako Etxean izanen dugu zita. 2 urtez egon dira zenbait emakume Aezkoako Emaztekien ixtorioak biltzen. Inurri lan honek azkenik liburu bat ontzea ekarri du, Gure Aizpea emakume elkarteak argitaratu berri duena. Ixtorio eta emakume zirraragarriez jositako liburua dugu eta aurkezpena aprobetxatuz Gure Aizpeako kideak diren Noelia eta Tere izan ditugu gaur gurean. Haiek ederki asko azaldu digute proiektu honen nondik norakoak, baita aurkezpenera gonbidatu ere.

Liburua eskuratzeko aurkezpenean ez ezik, Garraldako Xankoin, Aribeko Karrefourren eta Aezkoako Kultur Olan izanen da aukera 25 euroren truke.

 

 

Noelia eta Tere Irati Irratian

Iruzkindu