Iraila hasieran hasi zuten Agoitzen Oroimen Historikoaren aurtengo zikloan. Aurkezpenak, erakusketak, omenaldiak,… eduki eta gero antzezlana batekin emanen diote amaiera. “Contado por ellas. Republicanas y antifranquistas” lana izanen da Bea Insak taularatuko duena.
Bere ekinaldi pertsonaletik abiatutako obra bat dugu zeinetan emakume askoren bizipenak barnebiltzen ditu Gerra Zibilaren eta horren osteko garaietan kokatua. Tartean bere birramonaren historia barnebiltzen du obra honetan, zeina UGT sindikatuko kide izanagatik 3 urte gartzelan eman zituen. Beldurraren ondorioz izandako isilune horiei tartean du helburu eta emakume horiei ere merezi izan duten omenaldia eskaintzea. Antzezlana honengatik gainera MAX sarietara izendatua izan zen.
Honen inguruan aritu gara antzezlanaren sustatzaile, zuzendari eta aktorea den Bea Insarekin. Sekulako gogoak piztuarazi digu bere kontatzeko grinak.
Emanaldia: Irailak 21 igandea, arratsaldeko 19:00tan Agoitzeko Kultur etxean
Bea Insa Irati Irratian

Antzezlanaren Teaserra: