Elordi herri asmatuan kokatutako polizia eleberria dugi “La oscura cara del sol”. Markel eta Laia dira protagonistak eta eleberri honen sortzaile dugu Javi Cotelo. Lehen eleberria du eta bere afiziotik eratorritako eleberria da, bere idazteko grina horretatik. Elordi zenbait tokitan errotu daitekeen arren, Aurizberriko herriaren zantzuak ikus daitezke, nahiz eta landa eremuko beste herrietako izaerak ere badiren. 9 hilabetetan amaitutako 400 orrialde dituen eleberria da eta orain heldu da Lamiñarra argitaletxearen eskutik jendearekin partekatzeko. Aurkezpena dela eta Javi Cotelorekin egoteko aukera baliatu dugu gaurkoan.
Javi Cotelo Irati Irratian
