4 urtetik hona Nafarroako Torturatuen Sareak Nazioarteko Konferentziak antolatu ohi ditu. Aurten Ipar Irlandako kasua izanen dute oinarri eta fokua torturaren eta batez ere torturatzaileen inpunitatean ipiniko dute. Azaroaren 6an izanen da Konferentzia Iruñeako Medikuen elkargoan eta bertan Ipar Irlandatik etorritako John Finucane izanen da, abokatua eta paramilitar leialistek hildako baten semea. Honen ostean Espainiar estatuko inpunitateaz arituko da Iñigo Iruin abokatua, Lasa eta Zabala edota Mikel Zabalza kasuetan abokatu gisa aritutakoa.
Konferentzia borobiltzeko azaroaren 9an Pinaquy aretoan Escenikaren 3 antzezlan ikusteko aukera izanen dira estatu indarkeria eta tortura ardatz dutelarik.
Hau denaz solastu gara Nafarroako Torturatuen Sareko kidea den Miguel Angel LLamas Piturekin.
Miguel Angel Llamas Irati Irratian

Iragartzeko prestatu duten bideoa: