Abaurregaina eta Otsagabiako merkatuen ostean Auritzeri dagokio tokiko produktuaren
epizentro izatea. Nafar Pirinioetan lehen sektoreko lan eta bizi-baldintzak hobetzeko sortutako Larretik
sarea bere hirugarren merkatua antolatu du igande honetarako Auritzen. Aurreko
ikasturtean Abaurregainak eta Otsagabiak izan ziren merkatuen akuilu eta orain Auritzi
egokitu zaio lana.
Bertan, bertako produktuak eskuratu eta dastatzeko aukera izanen da, bertako jatetxe eta
ekoizleen arteko elkarlana estutu baita Larretik elkarteak egindako lana dela eta. Aurten
lan handia egin dute, barne-kohesiorako erroak landuz, lehen sektorean errotutako
ordezkapen sistema eraikiz eta hiltegi bat garatzeko aukerak ikertuz.
Igande honetako zita goizeko 11etan hasiko da merkatuaren irekierarekin. Aurten Nafar
Gobernuak Dermatosi Nodularraren arriskua dela eta azienda erakusketak bertan behera
utzi ditu eta honezkero abeltzainek ez dituzte Auritzera bere abereak eramanen, hauen
tokia musika eta pintxo goxoek hartuko dutelarik.
Honen inguruan aritu gara gaurkoan Larretik elkarteko kideak diren Iñaki Zoko eta Joseba Sagardoirekin. Iganderako gonbidapen zuzena luzatu digute beraiekin azokaz gozatu dezagun.
Iñaki Zoko eta Joseba Sagardoi Irati Irratian
