Peio Monteanok bere lan berria aurkeztuko du Auritz eta Otsagabian

Pirinioetan bizitako Sorgin Ehizaren 500. urteurrenaren karietara zenbait kultur eragile batu ziren zita behar bezala gogora ekartzeko. Urtean zehar anitzak izan dira ekimen hauek eta oraingoan liburu baten aurkezpena izanen da. Inprentan badago ere lana eginda etorriko da Peio J. Monteano Sorbet historialaria “Licenciado Balanza, el pamplonés cazador de Brujas(1525)” liburua aurkeztera. 2010ean izan zuen lehen zantzua Balanza lizentziatuarena eta gerora Asisko Urmenetak eskatutako zenbait datuetan murgilduta interesa piztu zion bere figuraren inguruan ikerketan sakontzeko. Figura honen errepasoa eginen du bi aurkezpen hauetan hala adierazi digu Peiok gaur egindako elkarrizketan.

Aurkezpenak azaroaren 22an arratsaldeko 19:00tan Auritzeko Kultur etxean eta azaroaren 29an Otsagabiako Natur Interpretazio Zentroan arratsaldeko 18:30tan izanen dira.

 

 

Peio J. Monteano Sorbet Irati Irratian

Iruzkindu