Igandean eskainiko dute Perfecta antzezlana Agoitzen

La Perfecta antzerki konpainiak bere lehen obra den Perfecta antzezlana taularatuko du igandean Agoitzen, arratsaldeko 19:00tan. Konpainia bezala denbora gutxi daraman arren eskarmentu handiko zuzendari bat dauka, Sario Tellez, 1995etik dabilena antzerkia egiten. Berarekin batera Manuela Alonso dabil antzezle eta dramaturga moduan eta bere bizipen propioetatik abiatuta eraiki dute obra hauxe. Gorputz normatibotasunak eragiten duen presioa salatzera dator Perfecta betiere umore puntu batekin.

Gaur, antzezlaneko zuzendaria den Sario Tellez izan dugu gurean obra eta konpainia aurkezten.

 

Sarrerak : Agoitzeko Kultur Etxea

 

Sario Tellez Irati Irratian

Perfecta antzezlanaren trailerra:

Iruzkindu