Atzo bete ziren 40 urte Mikel etxetik atxilotua eraman zutenetik. Bizirik ikusi zuten azken tokian elkartu ziren atzokoan, Intxaurrondoko Guardia Zibilaren kuartelean, aurten Mikelen kasuaren gogoa bizirik mantendu eginen den dinamikaren abiatzean izandako lore-eskaintza baten bitartez. Dinamika honetan Altza eta Aezkoako Mikel Zabalza Gogoan plataformak, Egiari Zor fundazioa, DBuseko langileak eta Euskal Herriko Torturatuen Sarea dabiltza antolaketa lanetan eta Donostian hasi, Orbaizeta, Garralda, Aurizberri, Auritz, Agoitz, Iruñea, Lesaka, Bera eta Donostia batuko ditu Oroimenaren Busa ardatz. Igande honetan Orbaizetako Olan urteroko omenaldia eginen zaio Mikel Zabalzari eta hori bera aitzakitzat hartuta Mikel Zabalza Gogoan Herri Ekimeneko kidea den Ainhoa Bueno izan dugu gurean. Herri honetan Mikelen kasua bizirik mantendu duten horiei aitortza egiteko dinamika izanen dela kontatu digu eta igandeko zein abenduaren 14rako ekitaldietara gerturatzeko deia egin.
Informazio guztia : http://mikelzabalzagogoan.org
Ainhoa Bueno Irati Irratian



Rio Irati y sus gentes abestiko bideoa: