Emakumeek jasandako tortura bikoitzak nabarmenduko dute Mikel Zabalzaren 38. urteurrenaren harirako omenaldian

Igande honetan betetzen dira 38 urte Guardia Zibilak Mikel Zabalza atxilotu eraman zuela. Egunetara agertuko zen hilik Bidasoako uretan eta argi guztien arabera torturapean eraila izanagatik. Ezkeroztik bere memoria bere horretan dirau eta igande honetan Orbaitzetako Olan omenaldia antolatu du Mikel Zabalza Gogoan herritar plataformak. Hau aitzakitzat hartuta bertako kidea den Ainhoa Buenorekin izan gara […]

Egun On, Auñamendi! Presoen eskubideen aldeko elkarretaratzea, Urraul Behitiko memoria eta Erronkariko konexioa

Gaurkoa euskal presoen egoerari begira hasi gara, urte hasiera honetan Sare Herritarrak urtarrilaren 9rako herrriz herri deitu dituelako mobilizazioak. Gaurkoan Ainhoa Buenorekin solastu gara Auñamendi aldean izanen ditugun mobilizazioen inguruan. Ondoren, Karekin Kulturako Kati Leatxerekin izan gara bere azken bi proiektuak ezagutzen, Longida ibarreko egutegia eta Urraul Beitiko argazki liburua. Bukatzeko, Julian Gabas bisitatzera joan […]

Konponbidea altueretatik eta altu epaiketa salatzeko

Bihar hasiko da Marixol Iparragirreren kontrako epaiketa Auzitegi Nazionalean. Marixol Iparragirre ETA erakundearen armagabetze eta amaitze fasean aktore garrantzitsua izan zen eta bihar eta etzi izanen du epaiketa. Honen karietara Konponbidea behar dela aldarrikatzeko ekimena sortu da Pirinioan. Mendietara igo eta bertan argazki bat ateratzea konponbidea aldarrikatuz. Ekimena bera azaltzen Ainhoa Bueno izan dugu gaurkoan […]

Egun On, Auñamendi! Aezkoako Astean Behin finala, Konponbidea altueretatik eta Aralar irratia

Gaurkoa Aezkoako Gazte Asanbladak antolatutako Aezkoako Astean Behin jolasaren irabazlea eta finaleko hainbat galderen ematearekin hasi dugu Maite Loperenaren laguntzarekin. Ondoren, Maixol Iparragirrern epaiketa salatzeko eta konponbidearen aldarria luzatzeko ekimena izan dugu Ainhoa Buenoren ahotik. Bukatzeko Aralar irratiko Martin Juanena izan dugu Larraun-Lekunberriko kronika pasatzen Izenburua: Uztailaren 7ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa […]

Aezkoako astean behineko azken txanpa

Aezkoako Gazte Asanbladak gu guztion berrogeialdia arindu duela nabarmena da, lan handia eginaz gainera. Hor sortu zen Aezkoako Astean Behin jolasa eta jolas horrek amaiera bat behar du eta izan behar du aurrekoan aditzera eman zuten bezala. Jolasaren nondik norakoak ezagutzeko Ainhoa Bueno izan dugu, berarekin batera errepasatu ditugu galdera konplikatuenak eta primizian finalera sailkatu […]

Egun On, Auñamendi! Memoriaren bideak, Aezkoako Astean behin eta Energia ituna

Gaurkoa Igariko gainean lan egin zuten frankismoko esklabuak gogorazten hasi dugu Memoriaren Bideak taldeko Ana Barrenarekin. Ondoren, Aezkoako Gazte Asanbladako Ainhoa Bueno izan dugu Aezkoako Astean Behin jolasaren inguruan elekatzen eta primizian finalera sailkatutakoen izenak ematen. Bukatzeko, natura eta Energia Ituna hizketagai izan dugu Naiz Irratitik hartutako Ekologistak Martxan-eko kidea den Maitane Arriri eginiko elkarrizketarekin. […]

Pirinioko Soinu Banda. 2. atala: Patxi, Unai eta Ainhoa

Iniziatiba berri honekin jarraitzen dugu. Bigarren zerrenda aurkezten dutenak Unai Irigarai, Patxi Irigarai eta Ainhoa Bueno gazteak izan dira. Aupa gazteak, milesker! A ze gozamena! Abestiak: 1-(H)ari gara. Eskean Kristo eta lagunak 2-Ez dira pasako. Brigade Loco 3-Riki Raka. Gozategi 4-Herri Anitzak. Skabidean 5- Baskonia. Rotten XIII6-Gose Greban. Iheskide 7-Spoiler. Berri Txarrak 8-Arimaren Askapena. Los […]

Egun on, Auñamendi! Eutsi eta Auzperriko liburutegiaren abisuak eta Ainhoa,Patxi eta Unairen kantu zerrenda

Gaur Eutsiko lagunek eta Auzperriko liburutegiak bideratutako abisuak pasa ditugu. Ondoren 10 kantuen erronkarekin jarraitu dugu, gaurkoan gazteen txanda, Unai eta Patxi Irigaraik eta Ainhoa Buenok pasatako zerrenda ipini baitugu Pirinioko Soinu Banda 2. atalaren harira. Izenburua: Martxoaren 17ko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko