40 urte dira Mikel Zabalza Donostiko etxetik atxilotuta eraman zutenetik. Handikan 20 egunera agertu zen bere gorpua Bidasoa ibaian. Bertsio ofizialak dio Guardia Zibilengandik ihesi egin zuela salto ibaira esku-burdinak jarrita baina egitateek bestelako bertsio batera eramaten dute, torturapean eraila izan zela alegia. Honen karietara Mikel Zabalza herri ekimenak, DBuseko langileak, Egiari Zor fundazioak eta Euskal Herriko Torturatuen Sareak ekimen ibiltari bat jarri zuten martxan, Oroimenaren Busa, zeina Donostitik irten eta Aezkoara etorri zen larunbatean. Atzokoan Orbaizetako Olako omenaldian izan zen eta gaur hitzordua Garraldan zuen.
Urteurren bereziek, ahalegin bereziak eskatzen ohi dituzte eta gaurkoan Irati irratiak Euskal Irratiakeko lagunekin batera zuzenekoa eskaini dugu bertan. Mikroetatik pasa dira Ainhoa Bueno Mikel Zabalza Gogoan herri ekimeneko kidea, Joseba Amatria Diraki taldeko baterijolea eta Mikel Zabalzaren iloba, Arantxa Zabalza Mikelen arreba eta Fidel DBuseko langilea. Beraiekin batera sakondu egin dugu aurtengo dinamikan baita urte guzti hauetan kasuak izandako bilakaera.
Abenduaren 14an izanen du amaiera dinamikak, Donostiako Bulebarrean Oroimenaren Busari harrera eginen zaiolarik. Bertaratzera ere gonbitea luzatu egin digute.
Esker berezia hemendik Euskal Irratiakeko Artzen eta Aitorri gugana gerturatu eta zuzeneko hau posible egin izanagatik.
Garraldan zuzenekoa Irati Irratian





