Garei kolektiboko artisauek Gabonetako Azoka antolatuko dute abenduaren 5etik 8ra Aribeko Garean

Hilabete batzuk dira eskualdeko 6 artisauek Aribeko Garean azoka bat instalatu zutenetik. Hilabete hauetan bisitari eta erosle dexente pasa dira bertatik eta jada gabonen atarian gaude. Hau aitzakitzat hartuta Garei Kolektiboko artisauek Gabonetako Azoka antolatu dute bertan, euren produktuak oparitu ditzaten eskatuz. Azoka honetarako eskaintza berezia egin dute, hizki-zopa bat betea eramanda sari eder baten zozketan sar zaitezke. Abenduaren 5etik 8ra izanen da. Hau guztiaz solastu gara Gonzalo Santoma Garei Kolektiboko lagunarekin.

 

 

Gonzalo Santoma Irati Irratian

Iruzkindu