Familiarteko emankizun paregabea igande honetan Auritzen

Familia bereko belaunaldi desberdinek hartuko dute parte datorren igandean Gonzalo Santomák gidatuko duen disziplina anitzeko “Veraneantes” emankizunean, ongi pasatzeko eta Auritzeko herriari esker ona adierazteko. Auritzekin izandako hartu-emanaz eta emankizun beraz solastu egin gara Gonzalorekin. Emankizunerako sarrera 2€ balioko ditu Kultur etxea ordaintzeko.   Gonzalo Santomá Irati Irratian:  

Egun On, Auñamendi! Marina Landa, 30 urte 30 taupada eta Erronkariko Konexioa

Gaur Marina Landa bakarlaria ezagutzen hasi dugu saioa, Urrutea kanpinean kontzertua emanen baitu. Ondoren, Gonzalo Santomaren 30 urte 30 taupada elkarrizketa ekarri dugu asteburu honetan jarraituko baitu erakusketa. Bukatzeko, Julian Gabas bisitatzera joan gara Erronkariko kronika pasa zezan. Izenburua: Abuztuaren 20ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Prozesu parte-hartzailea Artzibarren eta 30 urte 30 taupada

Gaurko saioa Artzibarren hasi dugu, bertan udal plan estrategikoa eraikitzeko prozesu parte-hartzaile bat jarri dute abian. Prozesu horren gidaritza daraman lan taldeko Kattalin Barberrekin izan gara solasean. Ondoren, Garraldara gerturatu gara Gonzalo Santomárekin egotera, 30 urte betetzen baititu argazkilari profesionala bezala eta erakusketa bat antolatu du hori ospatzeko. Izenburua: Abuztuaren 9ko saioa Iraupena: 2 ordu […]

Egun On, Auñamendi! Xorroxin eta Euskalerria irratira bisita eta Txapela Buruan saioa

Gaur Hamaika telebistak egindako Txapela Buruan saioaz mintzatu gara bere azken protagonistarekin, Garraldako Gonzalo Santomarekin alegia. Ondoren, Euskalerria irratira jo dugu Haritz Pascualek bertatik kronika pasa zezan . Gaur gainera bere urtebetetzea zela eta zoriondu dugu. Bukatzeko, Xorroxin irratira jo dugu eta bertatik Julen Zelaietak pasa digu Baztan-Bortzirietako kronika. Izenburua: Azaroaren 9ko saioa Iraupena: 2:35 […]