Hezkuntza eta natura batzen dituen Zaltua proiektua abian da

Erronkariko Eskolako lanak amaituta Ezka ibaiko ertzeruntz doan zonaldeari esanahia bilatzeari ekin zioten. Irakaslegoa, Guraso Elkartea, Udala, Basozainak, Natur interpretazio zentroa eta herritarrak aritu dira 2 urte hauentan Zaltua natur eta hezigunea irudikatzen. Proiektu honetan topatuko ditugu, kanpoko ikasgela naturalak, trebetasun zirkuitu naturala, hegaztien behatoki eta Pirinioetako Lorategi Botaniko txikia (Phenoclim) eta hegaztientzako habiak, intsektuentzako hotelak eta bertako landareak, hau dena komunitatean sortzen joanen direlarik, betiere natura eta jasangarritasuna irizpide hartuta. Proiektua garatzeko Caixa Fundazioko Innova funtsek emandako 20000€ -ko dirulaguntza jaso du eta horri esker gauzatu ahal izan dute proiektua bera.

Proiektuaren aurkezpena egiten Erronkariko Natur Interpretazio zentroko Oskar Andueza izan dugu gurean. Berak gonbitea luzatu digu proiektua ezagutzera pasatzeko, oso interesgarria baita.

 

Informazio gehiago : Zaltua natura eta hezkuntza

 

Oskar Andueza Irati Irratian

Iruzkindu