Urte batzuetatik hona Gendulaingo despoblatua eta San Roman Baseliza Bake leku bilakatzen dabiltza eta Agoitzen piztu den lehia lasai egon zaitezte lehia artistikoa baita. Bertan arkeologi lanak egin izan dira eta eremua memoria gune bilakatzeko eskultura baten beharra aurreikusi egin zuten Hideako lagunek Aranzadi Zientzia Elkartekoekin eta Agoitzeko udalarekin batera. Hau dela eta, Innova diru-laguntzetara aurkeztu egin zen lehiaketa honen ideia eta baita gauzatu ere. Lehiaketa honetara 5 obra aurkeztu ziren, horietatik 3 pasa direlarik finalera: Estela, Iratzarri-Despertar eta Maddalen.
Lehiaketa honetan epaimahaikidea den Alfredo Leon Mañu Hideako kidea izan dugu gaur gurean eta berak gonbidatu gaitu obra hauek ezagutu ditzagun eta agoiztarrei deia luzatu bozka eman dezaten. Bozka emateko aukera 16 urtetik gorako agoiztarrek izanen luketela gaineratu digu.
Informazio gehiago eta bozka emateko aukera: http://agoitz.eus
Alfredo Leon Mañu Irati Irratian
